XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ala, zai egon ziran.

Aiek ere beren lanari kaso egin bearra zeukaten.

Laster bildu ziran danak.

Seguratu zituztenean, lasai jarri ziran, bazkaltzerako Mirandara joan bear zutela esanez.

Eskatu zuten lenengo salda danentzako.

Gaiñean, bakoitzak nai zuana; batek tripakiak, besteak gibela, besteak mingaiña, eta besteak xerrak.

Umore ederrean gosaldu zuten.

Txerrizale ura galdera egiteko zegoan zenbat zan kontua.

Baiñan txerriekin etorri ziran irurak egingo zutela esan zuten.

Ala, iruron artean ordainduta jarri ziranean, ura etzegoan lasa. txerri-tratante oiei galdetu gabe zer pasatu zan egun artan.

Baiñan esaten asteko bildur zan ondo artuko ote zuten.

Kosta zitzaion itza ateratzea.

Jakin nai ta ezin soltatu. Beintzat, onelaxe zan asera:

- Barkatu nazazute nola batek ala besteak.

- Lengoan egin dezuten ibillaldi ori oso zelebrea iruditu zitzaidan nolaz egiña ote dan.

- Gizon bat aurretik txerri billa. Tratua bukatu gabe uzten zuan arek, aginduarekin.

- Eman nai bagenituan, artuko zizkigula esanda alde egin zigun.

- Bestetan ere berdin, ikusten danez. Gero zuek atzetik, arek utzitako danak artuz, betik gora.

- Ura seguru, danak artzeko idean zebillen, gu bajatzen ez bagiñan duro bat geiago emanda.

- Oiek danak esan arte, beste biak parrez egon ziran.

- Ura gustora zegoan, parrez aiek ikusten zituanean. Azkenean esan zien:

- Jakin al leike zer pasatu zan?

Orduan bietako bat serio jarri zan, baiñan txartu gabe esan zuan:

- Ez degu iñor utzi nai kezketan, berriz ere guk zuengana joan bearko degu eta.

- Nai deguna da gaur zuek gustora bialtzea.